Legezko Oharra

  1. Jabetza intelektuala

    Kontrakorik adierazten ez den bitartean, web gunearen jabetza intelektualeko eskubideen titularra, hala nola bere edukiena, BILBAO EKINTZA da.

    Erabat debekatua dago orrialde honi inolako aldaketarik egitea. BILBAO EKINTZAk ez du inola ere erantzungo baimenik gabe egin daitezkeen manipulazio edo aldaketez. BILBAO EKINTZAk ez du inolako lizentzia edo baimenik ematen bere jabetza industrial edo intelektualeko eskubideei buruz edo web gunearekin, zerbitzuekin edo edukiekin zerikusirik izan dezakeen beste inolako jabetza edo eskubideri buruz.

    Debekatua dago web gune honen edukiak osorik edo partzialki erreproduzitzea beren jatorria aipatu gabe edo horretarako baimen espresa eskatu gabe. Web gune honetan dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzen bada, edota BILBAO EKINTZAren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei kalte egiten bazaie, Erakunde honek egikari ditzakeen akzioak egikarituko ditu, eta egikaritza horretatik ondoriozta daitezkeen erantzukizunak betearaziko.

  2. Erabiltzeko baldintzak

    • Akatsen bermea
      BILBAO EKINTZAk ez du bermatzen web gunean sartzean edo bere edukietan akatsik ez egotea. Argitalpen ofizialak aipatzen edo erreproduzitzen diren kasuan, erreprodukzio hori soilik informatzeko izango da, eta, beraz, dagokion aldizkarian edo iturri ofizialean argitaratutakoa eman behar da baliozkotzat ondorio guztietarako.
    • Legezko erabilera
      Web gune honen eta bere zerbitzuen erabiltzaileak, legearen eta trafiko-usadioen arabera erabiltzera behartzen du bere burua, eta ez ditu erabiliko web gunea eta bere zerbitzuak zilegi ez diren helburu edo ondorioetarako edo hirugarrenen eskubide eta interesei kalte egin diezaiekeenetarako, edota web gunea eta zerbitzuak kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo honda ditzaketen edozein modutarako, edo web gunea eta bere zerbitzuak erabiltzaileek modu normalean erabili eta gozatu ahal izatea eragozteko. Betebehar hori betetzen ez duenak, BILBAO EKINTZAren eta hirugarrenen aurrean erantzun beharko du betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen kalte-galera guztiez.
    • Zerbitzuaren erabilgarritasuna
      BILBAO EKINTZAk beretzat gordetzen du bere web gunean dagoen informazioan edo bere konfigurazioan edo aurkezpenean aldaketak eta eguneratzeak noiznahi eta inolako aurreabisurik eman beharrik gabe egiteko ahalmena.
      Bilbao Ekintzak ez ditu bermatzen bere web gunearen eta zerbitzuen erabilgarritasuna eta jarraitutasuna. Egiteko modurik dagoenean, web gunearen eta zerbitzuen funtzionamenduan egingo diren etenaldien berri emango da aldez aurretik.
      Bilbao Ekintzak ez du inolako erantzukizunik hartzen web gunea edo zerbitzuak ezin erabili izateagatik sor daitezkeen kalte-galerei, erabiltzaileek web guneari eta zerbitzuei egotz diezazkiekeen erabilera-iruzurrei, web guneak eta zerbitzuek behar bezala ez ibiltzeari eta, bereziki baina ez horregatik bakarrik, web guneen irispideetan edo zerbitzuak ematen dituztenetan gerta daitezkeen hutsegiteei buruz.
  3. Bertako informazioaren erabileragatiko erantzukizuna

    Erabiltzailea jakinaren gainean dago eta bere gogoz onartzen du web gunea eta bertako zerbitzuak eta edukiak, beti-beti, bere erantzukizun bakar eta soilaren pean erabiltzea. Nola web gunean sartzea, hala bertan dagoen informazioaz egin daitekeen erabilera, erabiltzailearen erantzukizuna izango da soilik eta bakarrik.

    Bilbao Ekintzak ez du erantzungo sartze horretatik edo informazioa erabiltzetik edo edozein iritzi edo erabaki pertsonal edo enpresarial oinarritzeko informazio horiez egin dezakeen erabileratik ondoriozta daitekeen edozein ondorio, kalte edo galeraz. BILBAO EKINTZAk ez du erantzungo web gunean aipatzen diren hirugarrenekin konektatzeagatik edo horien esteketako edukietatik erator daitezkeen ondorioez.

  4. Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa

    Web gune honen erabileran Espainiako legeak agintzen du, erabiltzearen lege-ingurunea gorabehera. Baldintza hauen interpretazioan sor daitekeen eztabaida oro, BILBAO EKINTZAk bere jarduera finkatua daukan lekuko auzitegiek ebatziko dute.