ARTESHOP SARIAK
SARIEN ZENBATEKOA
Epaimahaiak hiru sari emango dizkie hiru proiektu onenak egiten dituzten ikasleei. Jendearen Saria herritarren parte-hartzeari esker emango da; onuraduna obra egin duen Arte Ederretako ikaslea izango da.
Beste alde batetik, 1.500 €-ko saria eskainiko zaie artistei; %50a Bilbao Arte-ko zerbitzu eta materialetan eskainiko dena, eta beste erdia eskudiruan.
Lehenengo saria
1.200 €
Bigarren saria
900 €
Hirugarren saria
600 €
Jendearen saria
450 €
Artisten saria
1.500 €

Kontsultatu ahal izango duzu botoa emateko zein telefonora deitu behar duzun; saltoki bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio.
Telefono-zenbaki bakoitzeko, boto bat baino ez da onartuko. Denda bakarra bozkatu daiteke; boto bat baino gehiago emanez gero, soilik azken botoa hartuko da kontuan.
Deia guztiz doakoa da. Bi soinu entzungo dituzu eta ondoren deia moztuko da; zure botoa berehala erregistratuko da.
IGORRITAKO BOTOAK